XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRRATI ERDALDUNA BERNARDO IBARRA (Arrate irratiko zuzendaria) (Egilearen eskari bereziz ez dugu artikulu hau euskara batuaz ipini.

Izkuntza eta erri baten egoera eta nortasunaren adierazgarriak bat baño geiago izaten dira, euretariko bat eta garrantzi aundikoa adierazbide edo komunikabideak: irrati, telebista, egunkari, astekari, aldizkariak eta abar....

Irratiek adierazten dauskuena ez da batere atsegiña: Euskalerria zearo erdalduna.

Orain 15, 18 urte Euskalerria euskalduna izango zela pentsatzen genduan, pentsatu edo amets egin, eta zoritxarrez azken au izan zan: ametsa.

Irrati mallan euskeraren erabillera gero eta eskasagoa da, orain 10 bat urte, suspertze-aldia izan zan baña denpora gitxirako, modakoa izan zan, eta kasurik geienetan diru laguntza egon zalako.

Oso ondo dakigu gainera batzuk diruagatik edozer gauza egingo leukeela, baina ez biotzez edo sentimentuz.

Gaur egun irrati orreitan agur, egunon, eta gabon bakarrik entzuten da.

Lendik egozan emisoretatik aparte orain bi urte t`erdi amaika irrati zabaldu ziran eta orain denpora gitxi beste 19 frekuentzia geiago banatu dira, beraz emisora mordoa aukeratzeko, baña euskera utsezko irratiak entzun gura badoguz Arrate Irratia FM 87.7 eta Donostiako Euskadi Irratia dira era orretan aritzen diran bakarrak.

Beste neurri baten euskera erabiltzen daben irratiak: Bilboko Herri Irratia FM (egunez ia dena, informatiboak eta kirol irratsaio batzuk kenduta, gabaz dana Madridetik), Loiola, Segura, Egin eta Gernika baña kasu batzutan ez larregi.

Zabalkunde edo publizidade mallan euskera utsean egiten dabenak Euskadi eta Arrate Irratia dira.

Irrati arloan guztiz lotsagarria dana zera da: gaur egun, 1989garren urtean, Euskalerrian dagozan ainbat eta ainbat irratitan euskeraz ezertxo ere ez egitea eta langillen artean emisora askotan euskera dakianik ez egotea.

Ez dagiela esan orrek Euskadi maite dabenik, guzurra da eta....

Beste kasu bat Bilboko Euskadi Irratiarena da, negargarria euskaldunentzat.

Egoera onen aurrean euskeraren erabilpena guztiz murriztuta dagoala garbi dakusgu.

Elebitasuna, euskaldunok gazteleraz egin dagigun jarrita dago eta ez erdaldunak Euskalerriko izkuntza ikasi eta erabili dagien.

Ordua eldu da Euskalerrian dagozan irrati dan-danak egunean zear ordu batzutan euskeraz egin dagien eta jakiña, emisora batek artzen dauzan langilleak geure izkuntza, bizi diran erriaren izkuntza, jakin dagien.